Beharrezko konfigurazioa
Gehienetan, Mandrake Linux instalatzeko, CDa CDROMean sartu eta berrabiaraztea besterik ez da egin behar. Mesedez jo 1 puntura.
OHARRA:
Mandrake Linux, Windows 95/98/ME sistemetan ere instalatu dezakezu Linux for Windows erabiliz. Honek ez du disko zatiketarik eskatzen, eta Linux instalatzen du Windowsen karpeta batean. Zure Windows sistema aldatu gabe Mandrake Linux ezagutzeko modu aproposa da. Dena den instalazio arrunta baino dezente motelagoa da. Gainera, zure Mandrake Linux instalazioa galduko duzu Windows berrinstalatzen baduzu. Mesedez, jo 2 puntura Linux for Windows erabiltzeko.
Azpian zerrendatzen dira Mandrake Linux instalatzeko bide desberdinak:
Instalazioko CDROMa abiarazlea da. Gehienetan, CDa unitatean sartu eta berrabiarazi besterik ez. Pantailan agertuko zaizkizun aginduak jarraitu: sakatu [Sartu/Enter] tekla instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza gehiago lortzeko.
OHARRA:
Zenbait konputagailu eramangarritan, sistema ezin da CD-tik abiatu. Kasu horretan, abiapen disketea prestatu behar zenuke. Begiratu 3 puntua xehetasunak ikusteko.
Mandrake Linux Windows karpeta batean instalatzeko, disko zatiketa ekidinez, egin behar zenuke:
lnx4win-i buruzko xehetasun dagokion readme fitxategian aurkituko daitezke.
OHARRA:
Windows ingurunean CDROMa sartzerakoan, leiho bat zabalduko da instalazioaren laburpen batera sarrera emanez, Mandrake Linux demo eta tutoriarretara ere bai. Honek abiapen disketea zuzenean sortzeko aukera ere emango dizu, 3 puntuan azaltzen da.
Leihoa ez bada berez zabaltzen, exekutatu:
D:\dosutils\autorun.exe
(D zure CDROMaren hizkia dela suposatuz).
Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko metodoek ez badute eraginik, Windowsetik abiapen disketea egin behar duzu horrela:
Instalazioa abiatzeko:
Edozein arrazoia medio, aurreko metodoek zure eskakizunak betetzen ez badituzte (sare instalazioa egin nahi duzu, pcmcia gailuetatik edo...), abiapen diskete bat sortu beharko duzu:
Non "xxxxx.img" erabil daitezkeen irudietako bat den:
cdrom.img | instalatu CD-ROMetik |
hd.img | instalatu disko-zurrunetik (Linux, Windows, edo ReiserFS fitxategi-sistema batetik |
network.img | instalatu ftp/nfs/http-tik |
other.img | instal oso gutxitan erabiltzen diren hardware gidariak erabiliz |
pcmcia.img | instalatu pcmcia gailuetatik (oharra, sareko pcmcia moldagailu gehienak network.img irudiak zuzenean onartzen ditu) |
usb.img | instalatu USB gailuetatik: USB sare moldagailuak saretik instalazioa gauzatzeko, edo USB CDROM/CDRW-ak cdrom instalazioa gauzatzeko |
blank.img | instalatu zure Linux kernel propioa erabiliz |
blank.img kernel instalazioa pertsonalizatzeko behar den irudi minimoa da.
Testu moduko instalazioa ere erabil dezakezu baldin, edozein arrazoigatik, jatorrizko instalazio grafikoarekin arazorik baduzu. Hura erabiltzeko, sakatu [F1] Mandrake Linux harrera pantailan, gero idatzi text gonbitan.
Daukazun Mandrake Linux sistema erreskatatu beharrean bazabiltza, sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu [F1] Mandrake Linux harrera pantailan, gero idatzi rescue gonbitan.
Begiratu http://www.linux-mandrake.com/drakx/README informazio tekniko gehiago jasotzeko.
Ohar garrantzitsua:
"root" kontuak zure Linux sistemara mugarik gabeko sarrera emango dizu. Ez ezazu hori erabili Linux konfiguratzeko edo administratzeko ez bada. Eguneroko erabilerarako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "userdrake" tresna erabiliz konfiguratu dezakezu, edo "adduser" eta "passwd" komandoekin.
Instalazioari buruzko laguntza lortzeko begiratu Mandrake Linux banaketa zerrenda eta FAQak (MEG: Maiz Egindako Galderak) Mandrake-ren web gunean: