Mandrake Linux Instalaziorako Argibideak - Mandrake Linux 9.0 Beharrezko konfigurazioa * Pentium prozesagailua edo bateragarria * CDROM unitatea * Gutxienez 32 MB RAM, 64 MB gomendatzen dira Gehienetan, Mandrake Linux instalatzeko, CDa CDROMean sartu eta berrabiaraztea besterik ez da egin behar. Mesedez jo 1 puntura. OHARRA: * Mandrake Linux 7.0, 7.1, 7.2, 8.0 edo 8.1 bertsioetatik eguneratzen baduzu, ez ahaztu zure sistemaren babes kopia egiteaz. * Bertsio zaharragoetatik (7.0 aurrekoak) eguneratzea EZ da onartzen. Kasu horretan, instalazio erabat berria egin beharko duzu, eta ez eguneraketa. ============================================================================ Mandrake Linux, Windows 95/98/ME sistemetan ere instalatu dezakezu Linux for Windows erabiliz. Honek ez du disko zatiketarik eskatzen, eta Linux instalatzen du Windowsen karpeta batean. Zure Windows sistema aldatu gabe Mandrake Linux ezagutzeko modu aproposa da. Dena den instalazio arrunta baino dezente motelagoa da. Gainera, zure Mandrake Linux instalazioa galduko duzu Windows berrinstalatzen baduzu. Mesedez, jo 2 puntura Linux for Windows erabiltzeko. Azpian zerrendatzen dira Mandrake Linux instalatzeko bide desberdinak: 1. Abiarazi zuzenean CD-tik 2. Instalatu Windows 95/98/ME gainean 3. Egin abiapen diskete bat Windows-ekin 4. Beste instalatzeko bideak ============================================================================ 1. Abiarazi zuzenean CD-tik Instalazioko CDROMa abiarazlea da. Gehienetan, CDa unitatean sartu eta berrabiarazi besterik ez. Pantailan agertuko zaizkizun aginduak jarraitu: sakatu [Sartu/Enter] tekla instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza gehiago lortzeko. OHARRA: Zenbait konputagailu eramangarritan, sistema ezin da CD-tik abiatu. Kasu horretan, abiapen disketea prestatu behar zenuke. Begiratu 3 puntua xehetasunak ikusteko. ============================================================================ 2. Instalatu Windows 95/98/ME gainean Mandrake Linux Windows karpeta batean instalatzeko, disko zatiketa ekidinez, egin behar zenuke: 1. Sartu lehenengo CDa, 2. Sistema berrabiatu, 3. Sakatu [F1] Mandrake Linux pantaila azaltzen denean, 4. Idatzi lnx4win gonbitan, gero sakatu [Sartu/Enter] Jarraitu pantailan agertuko diren argibideak. Lnx4win-i buruzko xehetasun gehiago dagokion readme (irakurri) fitxategian aurkitu daitezke. OHARRA: Windows ingurunean CDROMa sartzerakoan, leiho bat zabalduko da instalazioaren laburpen batera sarrera emanez, Mandrake Linux demo eta tutoriarretara ere bai. Honek abiapen disketea zuzenean sortzeko aukera ere emango dizu, 3 puntuan azaltzen da. Leihoa ez bada berez zabaltzen, exekutatu: D:\dosutils\autorun.exe (D zure CDROMaren hizkia dela suposatuz). ============================================================================ 3. Egin abiapen diskete bat Windows-ekin Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko metodoek ez badute eraginik, Windowsetik abiapen disketea egin behar duzu horrela: * Sartu CDROMa, gero "Nire Konputagailua" ("Mi pc") ikonoa zabaldu, eskuineko botoiaz sakatu CDROM unitatearen ikonoa eta "Ireki" hautatu * "dosutils" direktoriora joan eta klik-bikoitza egin "rawwritewin" ikonoari * sartu diskete hutsa diskete unitatean * hautatu "D:\images\cdrom.img" "Image File" eremuan (zure CDROM unitatea "D:" dela suposatuz, bestela "D:" ordezkatu dagokionarekin) * hautatu "A:" "Diskete unitatea" eremuan, eta gero sakatu "Idatzi". Instalazioa abiatzeko: * sartu CDROMa unitatean, abiapen disketea bezalaxe, eta * konputagailua berrabiatu. ============================================================================ 4. Instalatzeko bese bideak Edozein arrazoia medio, aurreko metodoek zure eskakizunak betetzen ez badituzte (sare instalazioa egin nahi duzu, pcmcia gailuetatik edo...), abiapen diskete bat sortu beharko duzu: * Linux-en (edo beste UNIX sistema modernotan) idatzi gonbitan: $ dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0 * Windows-en, 3 puntuan azaldutako metodoa jarraitu, baina xxxxx.img (begiratu behean) erabili cdrom.img-ren ordez. * DOS-en, CD unitatea D: dela suposatuz, idatzi: D:\> dosutils\rawrite.exe -f images\xxxxx.img -d A Non "xxxxx.img" erabil daitezkeen irudietako bat den: +---------------+----------------------------------------------------+ | cdrom.img | instalatu CD-ROMetik | |---------------+----------------------------------------------------| | hd.img | instalatu disko-zurrunetik (Linux, Windows, edo | | | ReiserFS fitxategi-sistema batetik) | |---------------+----------------------------------------------------| | network.img | instalatu ftp/nfs/http-tik | |---------------+----------------------------------------------------| | other.img | instal oso gutxitan erabiltzen diren hardware | | | gidariak erabiliz | |---------------+----------------------------------------------------| | pcmcia.img | instalatu pcmcia gailuetatik | |---------------+----------------------------------------------------| | usb.img | instalatu USB gailuetatik: USB sare moldagailuak, | | | edo USB CDROM/CDRW-ak | |---------------+----------------------------------------------------| | blank.img | instalatu zure Linux kernel propioa erabiliz | +---------------+----------------------------------------------------+ blank.img kernel instalazioa pertsonalizatzeko behar den irudi minimoa da. ============================================================================ Testu moduko instalazioa ere erabil dezakezu baldin, edozein arrazoigatik, jatorrizko instalazio grafikoarekin arazorik baduzu. Hura erabiltzeko, sakatu [F1] Mandrake Linux harrera pantailan, gero idatzi "text" gonbitan. Daukazun Mandrake Linux sistema erreskatatu beharrean bazabiltza, sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu [F1] Mandrake Linux harrera pantailan, gero idatzi "rescue" gonbitan. Begiratu http://www.linux-mandrake.com/drakx/README informazio tekniko gehiago lortzeko. ============================================================================ Behenan instalazioaren urrats nagusiak daude: 1. Sartu zure Instalazio CDROMa (edo instalazio disketea beharrezko balitz) eta berrabiatu zure makina. 2. Sakatu [Sartu/Enter] Mandrake Linuxen harrera pantaila agertzen denean eta jarraitu aginduak arretaz. 3. Instalazia burututakoan CD-ROMa hartu kanporatzen denean (eta unitatean legokeen edozein diskete); zure makina berrabiatuko da. Ez badu horrela egiten berrabiarazi eskuz. 4. Mandrake Linux abiatuko da. Abiapenaren ondoren, zure makinan saiora sar zintezke instalazioan sortutako kontuan, edo "root" bezala. Ohar garrantzitsua: "root" kontuak zure Linux sistemara mugarik gabeko sarrera emango dizu. Ez ezazu hori erabili Linux konfiguratzeko edo administratzeko ez bada. Eguneroko erabilerarako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "userdrake" tresna erabiliz konfiguratu dezakezu, edo "adduser" eta "passwd" komandoekin. Zorte ona izan Mandrake Linux erabiltzen ! ============================================================================ Instalazioan laguntza lortzeko begiratu Mandrake Linux difusio zerrenda eta FAQak web gunean: * http://www.mandrakelinux.com